XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mago ikaslea Munduko gauzarik beldurgarrienetarikoa mago baten kobazuloa izan da beti.Eta izan diren guztien artean beldurgarriena Borsantxof magoarena.
Baso handi batetan zegoen.
Han zeuden zuhaitzek eguzkiari ere ez zioten pasatzen uzten.
Baso horren erdialdean harkaitz beltz bat zegoen, huntzez
Harkaitzean zulo bat zegoen.
Zuloan sortu eta bide estu eta armiarma sarez betetako bat zegoen.
Bidearen beste muturrean gela zabal bat ikusten zen.
Gela hartan egiten zituen Borsantxof magoak bere magiak.
Gela, liburu oso zaharrez betea zegoen.
Usaina botatzen zuten eta kolore askotako isurkiz
Batzuri lurrin gozoa zerien
Zokondoetan
Barruan muskerrak, apoak, sugeak, katuak eta arratoiak zeuden.
Dena erdi ilunpean zegoen.
Eta kandela baten argi hila besterik ez zen ikusten.
Gelaren erdian magoa zegoen.
Bere bolari begira eta nahasketa misteriotsuak egiten ari zen.
Egun batez artzaintxo bat galdu zen baso hartan.
Bila eta bila zebilela, magoaren hartzulora iritsi zen.